Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak antolatuta, Administrazioa zugandik gertu tailerra eskainiko da gaur Emakumeen Etxean arratsaldeko 16:00etan. Oso interesantea iruditzen zait horrelako tailerrak ematea eta hau, bereziki, erabilgarria izan daiteke gutako askorentzat.
Halere, harrituta eta pena handiz ikusi dut aurtengo Korrika iritsiko den orduan antolatu dela tailerra. Badakit batzuetan zaila dela eguna eta ordua topatzea gauzak antolatzeko, baina kasu honetan grabea iruditzen zait euskaraz bizi nahi duen Zarauzko herrian kasurik ez egitea justu bi urtean behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia hemendik pasatuko den momentu beran. Urteko beste 260 bat lanegun gelditzen dira tailerra antolatzeko!
Zenbat emakumek erabaki dugu ezin dugula parte hartu tailer horretan gaur? Ni, behintzat, horietako bat naiz.