Ostalaritzako terrazen tasen inguruan hitz egingo dute biharko udalbatzarrean

Intza Trula 2026ko martxoaren 25a

Otsaileko ohiko udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. (Aritz Mutiozabal)

Bihar egingo dute martxoko ohiko udalbatzarrak, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Kontratazio mahai iraunkorraren osaeraz aldatzeaz ere jardungo dute.

Hilabete amaiera izanik, martxoko ohiko udalbatzarra deitu du biharko Zarauzko Udalak. 19:00etan hasiko da, ohikoa den moduan, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat puntu izango dituzte mintzagai arratsaldeko saioan, eta horietako bat ostalaritzako terrazen tasen ingurukoa izango da.

Horrez gain, kontratazio mahai iraunkorraren osaera aldatzeaz ere hitz egingo dute biharko saioan. Halaber, tokiko gobernu batzarraren kontrola eta alkatetzaren dekretuen kontrola ere bozkatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide