Isabel Coixet zinegile katalanarenTres adioses filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, 19:30ean, Modelo aretoan. Bertsio Originalaren barruan emango dute, beraz, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute azpitituluekin. Michela Murgaren izen bereko nobela arrakastatsuaren egokitzapena da Tres adioses, eta aktore taldea ondorengoek osatzen dute: Alba Rohrwacher, Elio Germano, Francesco Carril, Silvia D'Amico, Galatea Bellugi eta Sarita Choudhury.
Garrantzirik gabeko eztabaida zirudienaren ondoren, Marta eta Antonio banandu egingo dira. Gizona etorkizun handiko txefa da, eta bere sutegietan babesten da; emakumea, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasten da: apetitua galdu du... eta ez bakarrik desamodioagatik. Atzean osasun-arazo bat dagoela jakiten duenean, dena ustekabeko bira ematen du: janariak zapore hobea du, musika inoiz ez bezala iristen zaio eta desioak beldurrik gabe bizitzeko gogoa pizten dio.