Herri Batzarra egingo du bihar EH Bilduk

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 23a

Zarauzko EH Bilduren egoitza berria. (Jabi Gonzalez Toston)

Hainbat gai landuko dituzte 18:30etik aurrera, Urdaneta kaleko Bilgunean. Herritarrak animatu dituzte bertaratzera eta saioan parte hartzera.

Zarauzko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du bihar arratsaldean, 18:30ean, Urdaneta kaleko Bilgunean. Saio mamitsua izango dela jakitera eman dute, eta, horregatik, garrantzitsutzat jo dute herritarren parte hartzea.

Landuko dituzten gaiak ondorengo hauek izango dira: Elkarrizketa Nazionala Zarautzen; hauteskundeak eta hautagaiaren aukeraketa prozesua; koordinazio mahaia; herri dinamika berria; Aberri Eguna; udal eta herri gaiak –etxebizitza, kultura, auzoak–; eta Zarauzko egitura indartzeko pausoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide