Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak antolatuta, Administrazioa zugandik gertu tailerra eskainiko dute Emakumeen Etxean asteazkenean. Herritarrei ingurune digitalean hobeto moldatzen laguntzeko saioa izango da, eta Ordezkariordetzako informatikariek zuzenduko dute, 16:00etatik aurrera.
Hamabot lagunentzako tokia egongo da, eta modu praktikoan azalduko dute zer den Administrazio Digitala, nola identifikatu elektronikoki, nola erabili ziurtagiri digitala eta zer zerbitzu dauden eskuragarri. Gainera, bertaratzen diren pertsonek benetako praktikak egin ahal izango dituzte online tramitei beldurra galtzeko eta konfiantza irabazteko.
Parte hartu nahi dutenek, gainera, telefono mugikorra eraman eta ikasteko gogoa besterik ez dute izan behar adierazi dute dute antolatzaileek; maila guztietako jendearentzat pentsatu dago.
"Hitzordu honen helburua administrazioarekin kudeaketak azkar, erraz eta arazorik gabe egiten ikastea da. Izan ere, askotan, tresna digital horiek ez aprobetxatzearen arrazoia hauek nola erabili ez jakitea da", nabarmendu du Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak.