Asteazkenera arte luzatu dute Play-Eruak txapelketan izena emateko epea

Intza Trula 2026ko martxoaren 23a

Iazko Play-Eruak futbol txapelketako partida bat. (Aritz Mutiozabal)

Antolakuntzak jakinarazi du txapelketan izena emateko zabaldu zuen QR kodea arazoak ematen ari dela, eta hainbat taldek ezin izan dutela izena eman. Horregatik, epea luzatu eta inskripzioa egiteko beste bi bide zabaldu dituzte. Apirilaren 11n jokatuko dute gaztetxoei zuzendutako hondartzako futbol txapelketa.

Play-Eruak gaztetxoen hondartzako futbol txapelketan izena emateko epea luzatzea erabaki du antolakuntzak, asteazken gauerdira arte. Izan ere, txapelketaren antolatzaile den Zarauzko Plaieroak taldeak jakinarazi du hitzorduan izena emateko QR kodea arazoak ematen ari dela, hainbat talderi inskripzioa egitea galaraziz.

Hori horrela izanik, epea luzatzearekin batera, izena emateko beste bi bide zabaldu ditu antolakuntzak: lehena, lotura honetan aurki daitekeen galdetegia beteta izango litzateke, eta, bigarrena, antolakuntza@playeruak.eus helbidera idatzita.

Apirilaren 11n jokatuko dute txapelketaren seigarren edizioa. DBHko gaztetxoei zuzendutako txapelketa da, eta, lehiakortasunaz harago, lagunarteko giroa sortzea da txapelketaren helburu nagusia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide