Zilarrezko Mailara igotzeko faserako txartela ziurtatu du Amenabar Zarautzek

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 20a

Amenabar Zarautz Eibarren aurkako partidan, Aritzbatalden. (Luis Epelde)

Joan den astean Eibarri irabazita lortu zuen matematikoki faserako sailkatzea. Maiatzaren 8tik 10erako asteburuan jokatuko da, baina oraindik zehazteko daude tokia eta aurkariak.

Amenabar Zarautzek Uharteren aurka jokatuko du bihar arratsaldean, etxetik kanpo, Ugarrandia kiroldegian, eta denboraldi osoan daraman dinamika irabazleari eutsi nahiko dio. Edonola ere, urteko lehen helburua aurreko jardunaldian lortu zuen matematikoki, Eibarri irabazita; 32-27ko emaitzarekin mendean hartu zuten Mikel Agirrezabalagaren mutilek Debabarrenako taldea. Ondorioz, Zilarrezko Mailara igotzeko faserako txartela ziurtatu du.

Liga amaitzeko bost jardunaldi falta dira, asteburu honetakoa barne, eta behin txapelketa bukatzen denean zehaztuko dute igoera fasea non eta noren aurka jokatuko duen Amenabar Zarautzen. Argi dagoen bakarra da maiatzaren 8tik 10erako asteburuan jokatuko dela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide