Emakumea, autonomia eta gizarteari buruzko hirugarren saioa, gaur Photomusemen

Intza Trula 2026ko martxoaren 20a

Pertsona bat, kamera eskuetan duela. (Pixabay)

Gela programaren barruko saioa izango da, eta ohikoa den moduan, 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, genero-rolek XX. mendetik gaur egun arte zineman izan duten bilakaerari buruz hitz egingo dute. 18:00etan hasiko da, eta doan izango da. Ziklo honetako hirugarren saioa izango da, eta genero identitatea eta gazteen autonomia pertsonala aztertuko dituzte, batik bat.

Helburu profesionalaren eta mendekotasun afektiboaren arteko gatazka, gizarte garaikideetako independentzia indibiduala eta horien ondorioak, emakume gazteek arau murriztaileen aurrean duten erresistentzia, eta, azkenik, genero-estereotipoen berrikuspen kritiko eta satirikoa aztertzen dituzten hainbat begirada aztertuko dituzte.

Zikloak sakrifiziotik independentziara doan ibilbidea proposatzen du, proiekzio bakoitzaren ondoren elkarrizketa eta hausnarketa zabalduko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide