Donostian 'Sémiramis/Don Juan' ballet emanaldia ikusteko autobusa antolatu du udalak

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 19a

'Sémiramis/Don Juan' ballet emanaldiko une bat.

Apirilaren 12an izango da ballet emanaldia, Donostiako Kursaalen. Herritarrek martxoaren 30era arte izango dute autobusean izena emateko aukera.

Apirilaren 12an 19:00etan, Tolosako (Frantzia) Théâtre de l’Opéra National du Capitolek, Parisko Théâtre national de l’Opéra-Comiquek eta Bartzelonako Liceuk ekoiztutako Sémiramis/Don Juan ballet ikuskizuna izango da Donostiako Kursaalen, eta emanaldirako joan-etorria egiteko autobusa antolatu du Zarauzko Udalak.

Bidaia doakoa izango da, baina udalak antolatutako autobusean joan-etorria egin nahi duten herritarrek izena eman beharko dute martxoaren 30a baino lehen; 943 005 120 telefonora deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. Autobusa 18:00etan abiatuko da Sanz Enea aurreko autobus geltokitik.

Ballet emanaldirako sarrerak, berriz, Kursaalaren webgunean eros daitezke.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide