Interesa piztu du 28. Astronomia Asteak

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 16a

Guztira, hiru hitzaldi izan ziren ostegunetik larunbatera. Asko izan ziren interesa piztuta hitzordu horietara gerturatu ziren herritarrak. 

Ostegun arratsaldean eman zion hasiera Arkamurka natura elkarteak 28. Astronomia Asteari, eta larunbata bitartean, hiru hitzaldi eta gau behaketa bat egin zituzten. Arkamurkako kide Ander Gonzalez de Txabarrik eskaini zuen jardunaldietako lehena, Krisia? Zer krisi? izenburupean.

Ostiralean, aldiz, Astronomiaren Irakaskuntzarako Elkarteko lehendakari ohi Esteban Estebanek Los extraordinarios eclipses de Sol de los 3 proximos años hitzaldia eskaini zuen. Azkenik, larunbatean, Ilatargi astronomia taldeko kide Josu Gonzalezek Eguzki-Sistema ezagutzen izenburupean azalpenak eman zituen entzunleen aurrean. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide