M-17 greba orokorra

Greba batzordeak lanuztera deitu ditu zarauztarrak

Intza Trula 2026ko martxoaren 16a

Martxoren 17ko greba iragartzeko pintaketa bat, horma batean. (LAB)

Grebaren aldarrien artean dago Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabakitzea, eta soldata hori 1.500 eurokoa izan dadila eskatzea. Zarauzko Udalean, KSB Itur enpresan eta Urola Kostako Udal Elkartean bat egingo dute protestarekin, baina herriko datu gehiago ez dago oraingoz. Mobilizatzeko deialdiak egin dituzte Zarautzen.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek grebarako deialdia egin dute biharko. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabakitzea, eta soldata hori 1.500 eurokoa izan dadila eskatzeko deitu dute protesta eguna. Deialdiak eragina izango du Zarauzko eraikin publikoetan, baita enpresa pribatuetan ere.

Grebarekin bat egingo duten enpresen eta udal eraikinen datu gutxi batzuk daude oraindik; hau da, bihar arte itxaron beharko grebak herrian izan duen eragin erreala ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, datu batzuk eman ditu Zarauzko Greba batzordeak: Zarauzko Udala, KSB Itur enpresa eta Urola Kostako Udal Elkartea itxita egongo dira, hain justu.

Hitzorduak

Biharko egunari begira, hainbat hitzordu zehaztu dituzte Zarautzen: kalejira deitu dute 09:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik hasita, eta 18:30ean manifestazioa egingo dute leku beretik abiatuta.

Horrez gain, greba batzordeek dei egin diete herritarrei Donostian Pio XII.a plazatik 12:30ean irtenda egingo den manifestazioan parte hartzeko. Protesta horri lotuta, Urola Kostakoen zutabea Antigua auzoko tuneletik abiatuko da 11:30ean, Pio XII.era joateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide