Selma Mimoune eta Corentin Laporte garaile, Klimb Zarautz Masters txapelketan

Aiora Arriola 2026ko martxoaren 16a

Maila goreneko eskalatzaileek jokatu zuten kirol proba atzo Zarauzko Klimb rokodromoan. Goizean zehar finalerdiak izan ziren, eta arratsaldean ekin zioten finalari.

Eskalatzaile apartak bildu ziren atzo Zarauzko Klimb rokodromoan, baita ikusle mordoa ere. Goizean, Klimb Zarautz Masters txapelketaren finalerdiak jokatu zituzten, eta 18:00etatik aurrera, hamabi hoberenek finala jokatu zuten, sei neskek eta sei mutilek, hain zuzen. Horietatik, Seima Mimoune eta Corentini Laporte izan ziren podiumeko lehenak.

Finalerdian zailtasun ezberdineko bloke konplexuenak gainditu ondoren, final handirako txartela eskuratu zuten hamabi eskalatzaileek, eta denek ala denek ikaragarrizko lehia erakutsi zuten arratsaldean zehar.

Nesken artean Selma Mimoune gailendu zen, baina Chloè Caulier gutxigatik gelditu zen bigarren, Geila Macia Martinekin lehia oso parekatua izan ondoren. Mutilei dagokionez, Corentin Laporte irabazlearen atzetik Samuel Richard eta Hannes Van Duysen gelditu ziren.

Sailkapenak

Neskak:

    1. Selma Mimoune
    2. Chloè Caulier
    3. Gelia Macia Martin
    4. Lia Castillo Elíaz
    5. Sofia Parrado
    6. Sara Sanmartín

Mutilak:

    1. Corentin Laporte
    2. Samuel Richard
    3. Hannes Van Duysen
    4. Guillermo Peinado
    5. Kito Martini
    6. Sohta Amagasa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide