Zarauzko traineruek zortzigarren eta hamabosgarren postuak lortu dituzte San Pedroko XVII. Test Estropadan

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 15a

Zarauzko emakumeen ontzia, udako esytropada batean. (Artxiboa)

Neskek Zumaiaren atzetik amaitu zuten atzoko proba, eta gizonezkoek, aldiz, Hondarribiako bigarren ontziaren atzetik. 

Atzo jokatu zuten eskualdeko traineruek San Pedroko XVII. Test Estropada. Bertan izan ziren emakumezko nahiz gizonezko arraunlariak, eta askotariko emaitzak eskuratuta itzuli ziren etxera.

Gizonezkoen kasuan, emaitza onenak Orioko lehen traineruak eta Getariak lortu zituzten, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkatu baitziren. Donostiarrak irabazi zuen lehia, 20:10,22ko denbora lortuta, eta handik ia segundora helmugaratu zen Orio (20:11,11). Esperantza ontziak, aldiz, Orio baino bederatzi segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko (20:20,10). Sailkapenean pixka bat beherago aurkitu daitezke eskualdeko gizonezkoen beste ontziak, zehazki, hamargarren postuan Orioko bigarrena (21:10,95), hamaikagarrengoan Zumaia (21:12,30), hamabosgarrengoan Zarautz (21:39,77) eta 23. postuan Orioko hirugarren ontzia (22:30,58). 

Nesketan, aldiz, Zumaia eta Zarautzek parte hartu zuten, eta horiek zazpigarren (11:49,40) eta zortzigarren (11:52,34) postuak eskuratu zituzten. Kasu horretan, Tolosaldea gailendu zen proban. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide