Jalgik eta Gure Txeruk itxi dute Korrika Kulturaleko egitaraua

Mireia Galarza Bastida

Bi taldeek elkarlanean eskainitako saioan, guztira, 14 dantza eskaini zituzten.

Korrika Kulturalaren barruan, emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Getariako Gure Txeru eta Zarauzko Jalgi dantza taldeek. Kanpoan eguraldi kazkarra bazen ere, Aritzbatalde barrukaldean giro ona izan zen, asko izan baitziren dantza hitzordura gerturatu ziren ikusleak ere. 

Bi taldeek elkarlanean eskainitako saioan, guztira, 14 dantza eskaini zituzten. Jalgiren kasuan, gazteen eta helduen taldeek parte hartu zuten; Getariatik, berriz, Gure Txeruko helduen taldeak egin zuen dantza. Korrika Kulturalaren Zarauzko egitarauko azken hitzordua izan zen atzokoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide