II. Klimb Masters Euskadi txapelketako kanporaketak ari dira jokatzen

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 14a

Bihar goizean zehar izango dira finalerdiak, eta arratsaldean jokatuko dute finala, 18:00etan hasita. 

Bigarren urtez jarraian, dozenaka eta dozenaka eskalatzaile ari dira II. Klimb Masters Euskadi Basque Country txapelketan parte hartzen, 105, zehatzago esanda. Goizean goiztik hasita, kirolariek zailtasun ezberdineko 30 ibilbide izan dituzte aurrean lehen fasean, eta bakoitzak amaitutako hamar ibilbide zailenek baldintzatuko dute nor igaroko diren biharko finalerdietarako. Alegia, ibilbide zailenak –eta beraz, puntuazio gehiago ematen dutenak– egin dituztenak igaroko dira biharko fasera.

Finalerdiak 10:00etatik aurrera jokatuko dituzte bihar, eta bertako hamabi hoberenek, sei neskak eta sei mutilek, finala jokatuko dute 18:00etan. Azken hitzordu hori zuzenean emango du EITBk, eta bertatik bertara ikusteko 65 sarrera salduko dituzte, 15 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide