Historia egin du Nadia Erostarbek

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 14a

Nadia Erostarbe surflari zarauztarra. (Bat Basque Team)

Bi egun itxaron behar izan du etxeko surflariak, Anat Lelior israeldarra final-zortzirenetan kanporatua izan den arte. Horrela, matematikoki ziurtatu du zarauztarrak sailkapen historikoa mundu mailako zirkuiturako. Albistea Aritz Aranburuk gizonezkoen mailan sailkapen berbera lortu eta ia 18 urtera iritsi da. 

Izugarria lortu du Nadia Erostarbek. Zarauztarra lehen emakume euskal herritarra izan da mundu mailako Championship Tour surf zirkuitura igarotzen, World Surf League-k (WSL) antolatzen duena. Erostarbek Australiako Merewether hondartzan lortu du 2026rako bere lekua, hain zuzen ere, Bioglan Newcastle Surfest proban.

Zarauzko surflaria leku onean iritsi zen probara oraindik sailkatu gabe zeuden surflariekin alderatuta, baina bere kanporaketa goiztiarrak etorkizuna beste aurkarien emaitzetan esku utzi zuen. Bi egun itxaron behar izan du etxeko surflariak, Anat Lelior israeldarra final-zortzirenetan kanporatua izan den arte. Horrela, matematikoki ziurtatu du zarauztarrak sailkapen historikoa mundu mailako zirkuiturako. 2025an ordezko bezala parte hartu zuen txapelketan, baina kasu honetan berea izango da lekua. 

Ez da lehen aldia zarauztar eta euskal herritar batek horrelako zerbait lortzen duena. Izan ere, albistea Aritz Aranburuk gizonezkoen mailan sailkapen berbera lortu eta ia 18 urtera iritsi da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide