Udako Arranopola egitasmoan izena emateko aukera, zabalik

Intza Trula 2026ko martxoaren 16a

Talde bat kontzertua ematen, pasatako Arranopola egitasmoan. (Arranopola)

Uztailean eta abuztuan zehar egingo dute Arranopola egitasmoa. Bertan, Zarauzko musikariei kontzertuak eskaintzeko aukera emango zaie.

Arranopola egitasmoa egingo dute aurten ere, herriko musikariei plaza emateko helburuarekin. Horregatik, bertan parte hartu nahi dutenei dei egin die antolakuntzak, eta izena emateko aukera zabaldu du jada.

Ohikoa den moduan, uztailean eta abuztuan egingo dute egitasmoa, eta, astero, herriko musikari batek emango du kontzertua. Arrano tabernaren kanpoaldean izango dira emanaldiak.

Hori horrela izanik, parte hartzeko interesa dutenek arranopola@arrano.eus helbidera idatzi dezakete, eta informazio gehiago eskuratzeko ere bide bera erabil daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide