Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte bihar

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 14a

Zarauzko II. Pilota Txapelketako lehenengo final-laurdena. (Mireia Galarza Bastida)

Jubenilen eta seniorren kanporaketa bana izango da jokoan, 17:00etatik aurrera, Aritzbatalde pilotalekuan. Sarrera doan jarriko dute.

Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketa azken txapan murgildu da, eta igande honetan bigarren finalerdiak izango dira jokoan, 17:00etatik aurrera,  Aritzbatalde pilotalekuan. Lehiakideak gogotsu irtengo dira kantxara final handirako txartela erdiesteko asmoz. Beraz, neurketa borrokatuak bezain interesgarriak aurreikusten dira, pilotazale ororen gozamenerako.

Jubenilen mailetan, Otegi-Galarraga bikoteak Etxabe-Ancizarren aurka jokatuko du. Seniorretan, berriz, Ibarra-Galartzaren eta Egurrola-Okiñenaren artean jokatuko da neurketa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide