Zuhaitza margotu dute, oroimenaren eta konpromisoaren sinbolo iraunkor gisa

Aritz Mutiozabal

Ludotxo ludotekako haurrak zuhaitza margotzen, Langako plazan, begiraleen laguntzarekin. (Aritz Mutiozabal)

Langako plazako lorategiko zuhaitz abateko enborra apaindu zute atzo arratsaldean, eta horrela biribildu zuten aurtengo Martxoaren 8ko programazioa.

Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako azken jarduera egin zuten Langako plazan. Iaz bezala, bertako lorategiko zuhaitz bateko enborra apaindu zuten, "oroimenaren eta konpromisoaren sinbolo iraunkor modura".

Parte hartu zutenen artean, Ludotxo ludotekako haurrak aritu ziren, begiraleen laguntzarekin, zuhaitza margotzen, eta, besteak beste, tximeletak bezalako irudiak marrazten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide