'El agente secreto' film saritua emango dute Modelon

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 14a

Haurrentzako, berriz, Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua animaziozko pelikula emango dute gaur eta bihar, 16:45etik aurrera.

El agente secreto 2025eko Kleber Mendonça Filho zinema zuzendari brasildarraren thrillerra da, eta 2025eko maiatzaren 18an estreinatu zen Canneseko 78. Zinema jaialdi ofizialean. Sariketa horretan aktore Onenaren saria irabazi zuen Wagner Mourak, Zuzendari Onenaren saria Mendonça Filhok, eta Presci House Film Onenaren saria ere jaso zuen. Era berean, aurtengo Oscar sarietan lau izendapen jaso ditu.

1977an, Brasilgo diktadura militarrean, iragan zurrunbilotsutik ihes egiten duen Marcelo irakasle eta ikerlariaren historia kontatzen du pelikulak. Recife hirira itzuli da, eta han bizitza berri bat eraiki asmo du, bere semearekin berriz elkartzeko. Baina laster konturatuko da hiria urrun dagoela bilatzen duen babesleku horretatik, gobernu-indarrak atzetik dituelako eta heriotza-mehatxuak haren gainean daudelako.

Gaurtik hasi eta asteazkena bitartean, hainbat saio emango dituzte Modelo aretoan; asteartean ez da emanaldirik izango, greba deituta dagoelako. Asteazkeneko saioa, gainera, jatorrizko hizkuntzan izango da azpititutluekin.

Bestalde, familia osoarentzako asteburu honetako proposamena Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua animaziozko pelikula da; gau eta bihar izango da ikusgai, 16:45ean. Iraganari buruzko sekretu bat argitara aterako da, eta Oialskoerbi heroiak eta bere lagunek abentura epiko bati ekingo diote iragana aldatzeko.

Martxoak 14, larunbata
16:45. Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua
19:15. El agente secreto
22:15. El agente secreto

Martxoak 15, igandea
16:45. Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua
19:15. El agente secreto

Martxoak 16, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El agente secreto
19:45. El agente secreto

Martxoak 17, asteartea
Ez dago emanaldirik

Martxoak 18, asteazkena
19:30. El agente secreto (jatorrizko bertsioan azpitituluekin)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide