Ahaire kaletar bat

Mikel Elorza ('Berria' egunkaria) 2026ko martxoaren 15a

Joxe Miel GastaƱares 'Legazpi' eta Jose Inazio Elias, sanpelaioetako aitortzan. (Arnaitz)

Mikel Elorzak Berria egunkarian argitaratutako iritzia da honakoa, otsailaren 25ean zendu zen Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariaren inguruan.

Arautu esaten dutenean gehienetan debekatu esan nahi dute. Ordenatu ere deitzen diote, leunagoa dirudi. Lege eta arau handiekin gertatzen da, legebiltzar txit gorenek erabakitzen dituzten horiekin, baina grina kateatzailea txikira etorrita ikusten da hobekien.

Hondartzaren inguruko ordenantza bat onetsiko dutela esaten dutenean, hondartzan egin ezingo ditugun gauzen zerrenda bat izan ohi da. Halako arauek ordenatzen dituzten jarduera eta kontu zenbait ez dira sekula desordenatuta egon, ez behintzat legearen lupapean jartzeraino, baina hautetsi zenbaitek hagintze afana izaten du, eta errota martxan jartzen da.

Jendarte gero eta korapilatuagoa da gurea, tokiak gero eta beteagoak, masifikazioak, zarata nonahi, maskotak umeak baino gehiago… lehenago bere burua auto-erregulatu duen eremu askotan erabilera-arau batzuk behar dira adostu, bai noski. Areago jendeak gero eta pazientzia gutxiago duela kontuan izanda, amargatu mordoa dabilela suelto, jende artean dagoenean ere bere burua baino ikusten ez duen morroi gehiegi (errepidea da horren sublimazioa). Kalma eta enpatia pixka bat behar genuke debekuen aurretik, bai, baina adostu behar dira jarrera eta jarduera batzuen mugak. Konforme.

Jarraitu iritzi artikulu hau irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide