Udaberri jubilatuen elkartean hitzaldi berezi bat emango dute hilaren 16an, astelehenez. Zehazki, Zarauzko frontoien inguruko solasaldia egingo dute: hau da, zenbat dauden, non dauden eta horietan nortzuk jokatu zuten gogoratuko dute. 10:30ean hasiko da saioa, elkartearen tabernan.
Hitzaldia pilotaren mundua ondo ezagutzen duten eta herriko frontoietan jokatzen jarraitzen duten pilotazaleek gidatuko dute, eta gaiarekin lotutako bideo bat ere eskainiko dute. Udaberrik bazkide guztiak gonbidatu ditu hitzordura.