Urteko batzar orokorra egingo du Udaberrik hilaren 23an

Intza Trula 2026ko martxoaren 15a

Udaberri elkartearen iazko urteko batzar orokorra.

Elkartearen egoitzan bertan egingo dute bilera, 11:00etan. Azken urteko jarduna baloratuko dute bertan, datozen urteetako erronkak aztertzearekin batera.

Udaberri jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra deitu du martxoaren 23rako. Jakitera eman duenez, 11:00etan hasiko da saioa, elkartearen egoitzan bertan.

Elkarteak azken denbora gauzatutako proiektuen balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten helburuez eta erronkez ere hitz egiteko baliatuko dute tartea. Hala, bazkide guztiak gonbidatu dituzte saioan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide