Emakumea, autonomia eta gizarteari buruzko bigarren saioa eskainiko dute gaur Photomusemen

Intza Trula 2026ko martxoaren 13a

Eskuak elkar helduta.

Gela programaren barruko saioa izango da, 18:00etan, doako sarrerarekin. Pasa den astean abiatu zuten zikloaren jarraipena izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, genero-rolek XX. mendetik gaur egun arte zineman izan duten bilakaerari buruz hitz egingo dute. 18:00etan hasiko da, eta doan sartu ahal izango da solasaldia entzutera. Pasa den astean abiatu zuten ziklo hau, eta gaurkoa bigarren saioa izango da.

Helburu profesionalaren eta mendekotasun afektiboaren arteko gatazka, gizarte garaikideetako independentzia indibiduala eta horien ondorioak, emakume gazteek arau murriztaileen aurrean duten erresistentzia, eta, azkenik, genero-estereotipoen berrikuspen kritiko eta satirikoa aztertzen dituzten hainbat begirada aztertuko dituzte. Autonomia absolutua eta horren ondorio sozialak aztertuko dituzte, bakardadea eta familia-harremanen eraldaketa barne.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide