Gazteentzat kantu afaria antolatu dute martxoaren 27rako

Intza Trula 2026ko martxoaren 11

Mikrofonoa. (utzitakoa)

2009. urtea baino lehen jaiotakoei zuzendutako hitzordua izango da, 24. Korrikaren bueltan antolatua. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute martxoaren 20a baino lehen.

Kantu afaria antolatu dute gaztetxoentzat, martxoaren 27rako. 24. Korrikaren bueltan antolatu dute hitzordua Zarauzko aisialdi taldeetako begiraleek, Zirika euskara elkartearen, Zarauzko Udalaren eta Urpekoak elkartearen laguntzarekin.

2009. urtea baino lehen jaiotako gaztetxoei zuzendutako otordua izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik. Horretarako epea jarri dute antolatzaileek: martxoaren 20a izango da izena emateko azken eguna, eta, guztira, 100 lagunentzako lekua egongo da. Izen ematea ondorengo loturaren bidez egin daiteke.

Afaria 20:30ean hasiko da, Urpekoak elkartean, eta menua ondorengoa izango da: sarrerakoak, lasagna eta samingoxoa.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide