Izena eman daiteke Itxasmendiko tenis txapelketan

Intza Trula 2026ko martxoaren 11

2023ko Itxasmendiko tenis txapelketako finaleko irudia. (Aritz Mutiozabal)

16 urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa izango da, eta apiriletik ekainera jokatuko dute. Izena emateko azken eguna martxoaren 25a izango da.

Tenis txapelketa jokatuko dute Itxasmendin apiriletik ekainera, eta jokatu nahi dutenek zabalik dute jada izena emateko aukera. Itxasmendiko Mendibeltz elkarteak prestatu du txapelketa, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da, eta gizonezkoen eta emakumezkoen ligak bereiziko dituzte.

Hori horrela izanik, parte hartzeko interesa dutenek martxoren 25a izango dute izena emateko azken eguna. Inskripzioa egiteko galdetegi bat sortu du antolakuntzak, ondorengo lotura honetan topa daitekeena. Orria bete ondoren, 15 euro sartu beharko dira kontu korronte honetan: ES25 2095 5101 41 1061396932.

Txapelketaren edota ordainketaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide