Zarautzonen urteko batzarra izango da gaur

Erredakzioa 2026ko martxoaren 10a

Sentinel-2 satelitea. (ESA)

18:30ean izango da bilera, Modelon. Horretaz gain, martxoaren 17rako eta 24rako hitzaldiak antolatu dituzte eklipseei eta Sentinel-2 sateliteari buruz. 

Hainbat hitzordu zehaztu ditu Zarautzonek martxorako, eta lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Hain zuzen ere, urteko batzarra egingo dute Katxi Batxi elkartean, eta bertan, besteak beste, 2026ko kudeaketa planaren aurkezpena eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan diren bazkide batzuen aitortza egingo dituzte.

Hilaren 17 eta 24rako, berriz, hitzaldiak antolatu ditu elkarteak. Lehenengoa Virginia Garcia Aranzadi zientzia elkarteko kideak eskainiko du, 19:00etan Modelon, eguzki eta ilargi eklipseei buruz. 24ko hitzorduari dagokionez, Sentinel 2 satelitea izango dute hizpide. Objektu horrek irudiak nola eskuratzen dituen eta horiek guztiak Google Maps teknologiarekin nola aberasten diren ezagutuko dute ikusleek Iban Ameztoy zarauztar eta JRC Isprako kidearen eskutik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide