Enlace Funk Los Clinton sarietako protagonistetako bat izan da aurten Zarauzko Arima Soul musika taldea: talde onenaren saria jaso zuen atzo ospatutako ekitaldian, hain justu. Enlace Funk aldizkariak antolatuta, Madrilen ospatu zen aipatu sarien zortzigarren edizioa.
Arima Soulekin batera, beste lau talde zeuden talde onenaren saria irabazteko hautagaien artean: Tarquim y los Metales Preciosos, Marina y su Melao, El Combo Batanga eta La Plazuela, hain zuzen ere.
Musikarekin lotutako beste hainbat sari ere banatu zituzten atzokoan; hala nola album onenaren saria, abeslari onenaren saria eta DJ onenaren saria eman zituzten. Izan ere, ekitaldiaren helburua da soul, funk, RNB eta jatorri afroamerikarreko musika sortu eta jotzen duten artisten lana saritzea.