'No hay otra opción' filma eskainiko dute gaur Modelon

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 10a

Mansu izeneko gizon baten inguruko istoria kontatzen dute filmean, bat-batean lanetik kaleratzen dutena 25 urte bertan lan egin ostean. Donald Westlake idazlearen The Ax liburuan oinarritutako filma da gaur jatorrizko hizkuntzan eskainiko dutena. 

Hego Koreako Park Chan-wook zinegilearen No hay otra opción komedia dramatikoa eskainiko dute gaur arratsaldean Modelon, Saio Originalaren barruan. 19:30ean hasita, jatorrizko hizkuntzan emango dute filma azpitituluekin.

Hainbat sari eskuratutako ikus-entzunezkoa da gaur eskainiko dutena. Zehazki, Hego Koreasko Blue Dragon Film Awards jaialdian 6 sari eskuratu zituen 12 hautagaitzetatik, eta Sitgeseko jaialdian, berriz, Zuzendaritza Onenaren Saria erdietsi zuen. Aipamen ugari eskuratu dituen filmeko aktoreen artean daude Lee Byung-hun, Son Ye-jin, Lee Sung-min eta Yeom Hye-ran. 

Aipatutako aktoreek Mansu izeneko gizon baten inguruko istoria kontatzen dute, bat-batean lanetik kaleratzen dutena 25 urte lan egin ostean.  Donald Westlake idazlearen The Ax liburuan oinarritutako filma da, eta bertan, protagonistak zin egiten dio familiari lanpostu bat topatuko duela urtebete baino lehenago. Denda batean aurkituko du lana, baina aurretik zuen bizitza mailarekin jarraitzeko helburuarekin, aurreko lantegira itzuliko da. Bertan ez diote lanik emango, eta orduan, plan bat diseinatuko du: lanposturik eskaintzen ez badiote, berak sortuko du bat horrela gertatu dadin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide