Urban Klima proiektuko obrak lizitaziora atera ditu udalak

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 9a

Urban Klima 2050en barruan udalak egin nahi duen obra. (Zarauzko Udala)

Proposamenak aukezteko epea martxoaren 30ean amaituko da, eta 1.551.869,27 euroko aurrekontua izango du (BEZ barne). Enpresa adjudikatuak zortzi hilabeteko epea izango du obrak egiteko.

Zarauzko hondartzan eta haren inguruan –Narros eta Munoa inguruan– itsasoaren eta olatuen maila igotzeari lotutako klima-aldaketaren ondorioz arintzeko egin beharreko obren proiektuan sartutako obrak egiteko lehiaketa deitu du Zarauzko Udalak.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.551.869,27 eurokoa da (1.282.536,59 euro gehi 269.332,68 euro BEZ), eta obrak egiteko zortzi hilabeteko epea izango du enpresa esleituak. Proposamenak aurkezteko epea hilaren 30a arte dago zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide