Azaroaren erdialdean Arbonako Arantzola elkartearekin senidetze ekitaldia egin zuten Arrano elkartean, eta orain, martxoaren 22an, Arbonan ospatuko dute Senidetze Eguna. Egitarau oparoa antolatu dute, eta Zarauztik hara joateko autobusa antolatu dute
Herri kirol jaialdiarekin emango diote hasiera egunari; 11:00etatik aurrera, Iñigo Landa aizkolariak eta Xuban Zumeta harri jasotzaileak erakustaldia eskainiko dute. Bien bitartean, trikitilariek eta bertsolariek alaituko dute giroa, eta Korrika bizkarrekoak ere salduko dituzte. Eguerdian, Arbonako sagardotegian egingo dute bazkari legea.
Autobusa Eguzki taberna ondotik irtengo da 09:30ean eta itzulera 17:30ean izatea aurreikusi dute. Autobuserako izena Eguzkin bertan eman behar da, eta 15 euro balio du.