Sorreluz txapeldunorde Espainiako selekzioarekin, Vancouverren jokatutako txapelketan

Intza Trula 2026ko martxoaren 9a

Martin Sorreluz, Espainiako selekzioarekin partida bat jokatzen. (Spain7s)

Asteburuan jokatu dute HSBC SVNS Vancouver txapelketako sailkapen fasea. Gaur izan da final handia, eta Espainiak 12-38 galdu du Hegoafrikaren aurka.

HSBC SVNS Vancouver errugbi txapelketa jokatu du asteburuan Martin Sorreluz zarauztarrak, eta txapeldunorde izan da Espainiako selekzioarekin. Pasa den larunbatean eta igandean jokatu zuten sailkapen fasea, eta gaur izan da final handia.

Espainiak Hegoafrikaren aurka jokatu du gaurko neurketa, eta garaipena eskuratzera atera den arren, aurkariak 12-38 hartu du mendean. Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida ere gaur jokatu dute: Fiji nagusitu da bertan (29-10), eta, beraz, laugarren postua Australiarentzat izan da.

Bi taldetan banatuta jokatu dute asteburuko sailkapen fasea, eta Espainiak Hegoafrika, Zeelanda Berria eta Britainia Handia izan ditu aurkari. Bigarren taldea, berriz, ondorengoek osatu dute: Argentinak, Frantziak, Fijik eta Australiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide