Musika inklusiboari buruzko erreportajea, martxoko Zarautz Guka aldizkarian

Aitziber Arzallus

Astelehenetako konboaren entsegua, Imanol Urbieta musika eskolan. (Aitziber Arzallus)

Kalean da martxoko Zarautz Guka aldizkari digitala. Hilero bezala, irakurtzeko edukiez gain, entzutekoak eta ikus-entzutekoak ere badakartza martxoko zenbakiak. Denon eskura dituzue, lotura honetan.

Gaur ikusi du argia martxoko Zarautz Guka aldizkari digitalak. Erreportaje nagusian Imanol Urbieta musika eskolako hainbat kide dira protagonista. Musika inklusiorako bide nola izan daitekeen azaldu dute haiek. Horrez gain, Miren Vives arkitektoari egindako bideo-elkarrizketa eta Julen Olazabal ostalariari egindako erretratua jasotzen ditu martxoko zenbakiak, eta baita Aner Peritzek Santa Barbaratik Imanol Epelderi bidalitako audio mezua eta Maria Ruiz de Azuaren, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide