Zarauztarra Saria dela eta, Zuberoa, Gurmendi eta Herrikosoro kaleak itxita egogno dira bihar autoentzat

Intza Trula 2026ko martxoaren 6a

Haur, kimu eta jubenil mailako txirrindulariak duela urte batzuk, Zarauztarra Saria jokatzen. (Zarauzko Udala)

Haur, kimu eta benjamin kategorietako txirrindulariek jokatuko dute proba, 16:30etik aurrera. Errepide mozketa 16:00etatik 19:00etara izango da, Zuberoa, Gurmendi eta Herrikosoro kaleetan.

Txirrindulari gaztetxoek hitzordua dute bihar Zarautzen, eta udalak jakitera eman duenez, Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak antolatutako probak eragina izango du errepidean. Zarauztarra Saria jokatuko dute haur, kimu eta benjamin mailako kirolariek, eta, ondorioz, Zuberoa, Gurmendi eta Herrikosoro kaleak itxita egongo dira zenbait orduz autoentzat.

Zehazki, 16:30ean abiatuko dute proba txirrindulariek, eta errepide mozketa ordu erdi lehenago egingo dute; hau da, 16:00etan itxiko dituzte errepideak, 19:00etara arte. Lasterketa Zuberoa, Gurmendi, Herrikosoro eta Hegoalde kaleetan barrena izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide