Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, plazak eta kaleak emakumeen zapalkuntzaren kontrako eta emakume langileen askatasunaren aldeko aldarriekin betetzeko deia egin dute eragile feministek. Mugimendu feministakoek Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka lelo hartuta deitu dituzte Martxoaren 8ko mobilizazioak. Itaia, berriz, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelo hartuta aterako da kalera. Aste honetarako eta hurrengorako askotariko ekintzak antolatu dituzte.
Egitaraua
Martxoak 6, ostirala
- 19:00. Latido mariposas proiektuaren aurkezpena eta solasaldia, Modelo aretoan.
Martxoak 6-20.
- Zarauzko dendetan erakusketa, Murkil elkartearekin.
Martxoak 7-15.
- Emakume kirolarien aste morea. Ikastetxeetan solasaldiak, Gaztelekuan tailerrak eta kirol entrenamenduetan grabazioak eta kamiseten banaketa.
Martxoak 7, larunbata
- 12:00. Ekitaldi publikoa, Belauntzaran plazan.
- 13:00. Feministen argazkia, Musika Plazan. Zarauzko Koordinadora Feministarekin.
- 14:30. Bazkari feminista, Arranon. Txartelak 18 eurotan, Arranon eta Eguzkin. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- 18:00.Zer egingo duzu orain? antzezlana, Merkatu plazako lehen solairuan, Urola Kostako Itaiak antolatuta.
- 18:00. Karropoteoa, Musika Plazatik. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- 23:00. Fantasia gaua, Arranon. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
Martxoak 8, igandea
- 12:00. Mobilizazioa, udaletxe plazan. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelo hartuta. Urola Kostako Itaiak deituta.
- 12:30. Manifestazioa, Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka lelo hartuta, Musika Plazatik. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
Martxoak 10, asteartea
- 18:30. Hitzaldia: Transfeminismoa eta euskara. Aner Peritz eta Mijo Lizarburu. Zarauzko Koordinadora Feministak, Zirika euskara taldeak eta Korrikak antolatuta.
Martxoak 11, asteazkena
- 18:30. Zineforuma, Hiruputzu gaztetxean. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.