Udaberri Astea ospatuko dute hilaren 16tik 20ra

Intza Trula

Udaberri jubilatuen elkartearen egoitza, kanpoaldetik. (Intza Trula)

Askotariko jolasak eta txapelketak antolatu dituzte egun horietarako; esaterako, musean eta xakean jokatzeko aukera izango da, baita futbolinean eta dardoetan ere. Parte hartzeko izena eman behar da Udaberrin, eta hilaren 12a da horretarako azken eguna.

Ohiturarekin jarraituz, Udaberri jubilatuen elkarteak Udaberri Astea antolatu du aurten ere. Martxoaren 16tik 20ra izango da, eta bazkideentzat jolas zein txapelketa ugari prestatu dituzte.

Besteak beste, musean eta xakean indarrak neurtu ahal izango dituzte, eta futbolinean eta dardoetan ibiltzeko aukera ere egongo da. Elkarteak jakitera eman duenez, parte hartzeko izena eman beharko da Udaberrin, eta horretarako azken eguna hilaren 12a izango da, osteguna. Sari banaketa ekitaldia ere egingo dute astea amaitzeko: zehazki, ostiralean, hilaren 20an, izango da.

Hori horrela, ondorengoa da Udaberri Astearen egitaraua:

Martxoak 16, 17 eta 18:

  • Mus, seikoak eta xakea.

Martxoak 17 eta 18:

  • Jolasak patioan, pentatloia: futbolina, dardoak, igelaren jolasa, toka, petanka eta ping-pong jolasa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide