Jokin Bidezabalek Euskal Ligako finala jokatuko du

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 5a

Jokin Bidezabal pilotaria jokoan. (utzitakoa)

Zornotzan izango du partida igandean, eta Mikel Aranguren errenteriarrarekin osatuko du bikotea. Halaber, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dituzte igandean, Aritzbatalden.

Zarauzko pilotak indartsu jarraitzen du aurtengo denboraldian. Eneko Bidezabalek Baztango txapela irabazi ondoren, orain Jokin Bidezabal anaia nagusiak Euskal Ligako binakako finaleko finala jokatuko du.

Txapela irabazten ahaleginduko da igande honetan Zornotzan (Bizkaia), Mikel Aranguren errenteriarra lagun duela. Rekalde eta Meabe bikote bizkaitarra izango dituzte aurrez aurre finalean.

Era berean, Zarauzko II. Esku Pilota Txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dituzte igandean, 17:00etatik aurrera,  Aritzbatalde pilotalekuan. Jubenilen mailako neurketan Eneko Bidezabal-Aitor Etxeberria eta Arregi-Munduate lehiatuko dira. Seniorretan, berriz,  IBeitia-Segurola eta Nazabal-Calvo. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide