Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak bertso jaialdia antolatu du aurtengo udaberrirako ere. Apirilaren 17an jarri du hitzordua, 19:00etan, Modelo aretoan, eta Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Maialen Lujanbion eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzaile lanetan, berriz, Jone Lizarralde ariko da.
Jaialdiko sarrerak 6 euro balio du, eta dagoeneko salgai daude Modeloko txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean.