Zarazte eta Txinpirin abesbatzek kontzertua emango dute larunbatean, Korrika kulturalaren barruan

Intza Trula 2026ko martxoaren 4a

Txinpirin eta Zarazte abesbatzako kidea, 23. Korrikaren aurretik, kontzertu bat ematen. (Utzitakoa)

Euskarazko abestiak kantatuko dituzte Musika Plazan, 13:00etan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte kioskoaren ingurura gertura daitezen, guztiek elkarrekin abestu ahal izateko.

Korrika kulturalaren barruan, kontzertu berezia eskainiko dute Txinpirin eta Zarazte abesbatzek. Larunbatean egingo dute emanaldia, Musika Plazan, 13:00etatik aurrera.

24. Korrika gerturatzen ari den honetan, euskarazko abestiak kantatzea da abesbatzetako kideen asmoa; horregatik, haur zein heldu guztiak gonbidatu dituzte larunbateko hitzorduan parte hartzera, eta kioskoaren inguruan biltzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide