Espainiako Surf Federazioak kirol horretako 2025eko lorpenak ospatu eta aitortzak egiteko ekitaldia egin du asteburuan zehar, eta bertan izan dira eskualdeko hainbat kirolari, tartean Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra, eta Oxel eta Ibon Yeregi zarauztarrak.
Kirolari onenaren aipamena irabazi zuen zumaiarrak, hain justu, El Salvadorren irailean ISA zirkuituko mundu mailako txapela lortu ostean. Oxel Oregik, bere aldetik, Espainiako 18 urtez azpiko kategoriako zirkuitoa irabazteagatik jaso zuen saria, eta bere aitak, Ibon Oregik, iazko Europako txapelketan azpitxapeldun geratzeagatik.