'La Gioconda' opera, bihar Modelon

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 2a

Pinchas Steinbergek eta Roman Gilbertek zuzenduta, Amilcare Ponchielli konposatzaile italiarrak idatzitako maitasun eta mendeku istorioa eskainiko dute bihar Modelon. 

Pinchas Steinbergek eta Roman Gilbertek zuzenduta, Amilcare Ponchielli konposatzaile italiarrak idatzitako La Gioconda operaren emanaldia izango da bihar Modelon, 19:00etatik aurrera.

Maitasun, jeloskortasun eta mendeku istorioa izango da emanaldia, Gioconda kaleko abeslaria, bere ama itsua eta Barnaba espioia ardatz dituena. Zehazki, Anna Netrebkok, Jonas Kaufmannek eta Ludovic Tézierrek gorpuztuko dituzte erreferentziazko istorioa kontatuko duten aktore eta abeslariak. Operak antzerkiaren indarra bereganatuko du, "intentsitate dramatikoa eta eszenografia arranditsu baten handitasun bisuala uztartuz". Sarrerak 9 euroren truke eskuratu daitezke, hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide