Palestinaren errealitatea zabaldu dute lau haizetara

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 1a

Bakearen soinuaren mapa elkarretaratze ibiltaria egin dute eguerdian, eta Palestinako lurralde okupatuaren egungo egoeraren errealitatea birsortu dute bozgailutik.

Zarautz-Palestina herri ekimenak deituta, hainbat herritarrek Bakearen soinuaren mapa izeneko mobilizazio ibiltarian hartu dute parte gaur eguerdian, Palestinako herria gogoratzeko nahiz babesteko eta, batik bat, "ez ahazteko" bertako sarraskia.

Hori dela eta, elkarretaratze solidarioa egin dute herriko hainbat tokitan; Lege Zaharren Enparantzan hasi dira, 12:00etan, eta jarraian, besteak beste, Merkatu plazan, Frantziskotarren elizaren aurrealdean eta malekoian egin dute geldialdia. Aipatu toki bakoitzean Palestinako lurralde okupatuaren egungo egoeraren errealitatea birsortu dute, sarraskiaren inguruko kontaketa xehetua eginez eta testingantzak jarriz bozgorailutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide