81. Hondartzako Futbol Txapelketa hamabigarren jardunaldia izan dute gaur jokoan, goizean goiz, 08:30etik aurrera. Neskek eta A multzoko mutilek soilik jokatuko dituzte zegozkien partidak, B multzoko mutilek atsedena izango baitute.
Eguraldi ederra egin duen arren, eguzkiari kosta egin zaio hondartza beroatzea, eta lehen zatian behintzat hotza izan da nagusi. Jokalariek, ordea, ongi egin dituzte beroketa ariketak, eta euren partidak lehiatzeko asmoz irten dira gaurkoan ere joko-eremura. Txapelketa azken fasean sartzera doa eta guztiek nahi dituzte ahalik eta emaitza onenak lortu aurrera jarraitzeko.
Senior mutilak A taldea
1. Izar optika - Kirkilla-Enea jatetxea 3-3
2. Celso Castro - Euskalmader acuchillados 5-0
3. Katixa - Etxabe Confort 2-2
4. Arrano - Las Palmeras 4-3
5. Iuri aholkularitza - Kosta hortz klinika 1-5
6. Dava Street Food - KTXO 2-4
Senior neskak
7. Marmarra - Lukas ardotegia 0-1
8. Kebidek - Shelter-Pukas 5-1
9. Orbela - Itxaso taberna 2-0
10. 310-Kepa osteo - Euskal parrilla 1-1
11. Kirkilla-Enea jatetxea - Ekimen 4-3
12. Euskalduna taberna - Lakari-Arrano 1-3