Oria ibaian jokatu dute gaur Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia, Zarautz Arraun Elkarteak (ZAE) antolatuta. ZAEk hamar ontzi uretaratu ditu, eta senior emakumezkoek garaipena eskuratu dute, San Juango bi ontziak atzean utzita.
Infantil nesketan Zarautz B ez da fin aritu eta hamabosgarrena izan da. Promesa mutiletan A ontziak hirugarren bukatu du eta B ontziak zazpigarren; promesa nesketan, A ontzia hamahirugarren sailkatu da eta B ontzia hemezortzigarren.
Jubenil nesketan, Zarautz A hirugarrena izan da eta Zarautz B, berriz, zortzigarren. Azkenik, senior gizonezkoetan, lehen bi postuak Oriorentzat izan dira. ZAEk hiru ontzi uretaratu ditu, eta Ak hirugarren bukatu du, Ck laugarren eta Bk seigarren.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)