Zarauzko II. Piano Topaketa ospatzen ari dira Modelo aretoan, Zarauzko, Elgoibar, Oiartzun eta Orioko 130 piano jotzaile gaztetxoren parte hartzearekin. Hiru taldetan banatuta, hainbat saiotan banatu dute ekitaldia, eta bertaratu direnek pieza ederrak entzuteko parada izaten ari dira ikasleen eskutik
Goizeko txanda 10:30etik 13:30era egin dute, eta amaieran, goizean aritu diren 77 parte hatzaileei diplomak banatu dizkiete. Arratsaldeko txanda, berriz, 15:45ean hasiko da eta 19:45ean amaituko da, diploma banaketarekin. Arratsaldean beste 53 ikasle ariko dira modeloko oholtzan jarri duten pianoa jotzen.
Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan Laura Bilbao irakaslearekin ikasten duten 29 piano jotzaile ari dira parte Zarauzko II. Piano Topaketan.