'Adimen artifiziala, laguna ala etsaia?' solasaldia bihar, Zazpin

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 26a

Cesar Ramos 'Me robaron el futuro' liburua aurkezten. (PSOE Caceres)

Cesar Ramos Cacereseko diputatua eta Me robaron el futuro liburuaren egilearen eta Luisa García Gurrutxaga Gipuzkoako diputatuaren arteko elkarrizketa irekia planteatu dute, 19:00etatik aurrera.

Teknologia berriek dena eraldatzen ari diren garaiotan, Mario Onaindia Fundazioak Adimen artifiziala, laguna ala etsaia? hitzaldi-solasaldia antolatu du bihar arratsalderako, Zazpi kultur aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta egitasmoaren asmoa litzateke egungo errealitatearen aurrean eztabaida publiko "sakon eta zintzoa" irekitzea, "herritarrek, arduradun politikoek eta gizarte-erakundeek etorkizuna irabazi ahal izateko".

Solasaldian hartuko dute parte Cesar Ramos Cacereseko diputatuak eta Me robaron el futuro liburuaren egileak eta Luisa García Gurrutxaga Gipuzkoako diputatuak, eta bertaratzen direnekin batera, "oraindik ezezaguna den baina gure gizartea ulertzeko moduan aldaketa sismikoak agintzen dituen mundu baten inguruan" hausnartuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide