Herrian abandonatuta zeuden 250 bizikleta Senegalera bidali dituzte, beharra dutenei emateko

Intza Trula 2026ko otsailaren 28a

Proiektuan parte hartzen ari diren erakunde eta enrpesetako kideak, bizikletak kamioian sartu aurretik. (Zarauzko Udala)

Baobab Euskal Herria gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean bidali ditu bizikletak, bigarren bizitza bat emateko asmoarekin. Datozen asteetan herriko kaleetan abandonatuta dauden bizikletak jasotzen jarraituko dute udaltzainek.

Zarauzko Udalak, Baobab Euskal Herria gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean, abandonaturik zeuden 250 bizikleta bidali ditu Senegalera. Gehien behar duten pertsonek erabiltzea da helburua, eta, bide batez, bizikletari bigarren bizitza bat ematea.

Baobab Euskal Herria erakundearen xedea da Senegalen eskala txikiko proiektuak sortzea irakaskuntzan, osasunaren zaintzan, nekazaritzan eta ongizate orokorrean. Hori, betiere, tokiko komunitateen orientazio eta funts soziokulturala errespetatuz eta haiek eskatzen dituzten lehentasunen arabera.

Laztimendi garraio enpresaren kamioi batek jaso ditu bizikletak aste honetan,  Zarauzko Udaltzaingoak malekoiaren ondoan duen biltegitik. "Honen antzeko proiektuetan aurretik izandako esperientzien ondoren, ikusten dugu bizikleta horiek, Zarautzen euren bizitza baliagarriaren amaierara iristen ari direnak, oraindik oso garrantzitsuak izan daitezkeela beste herrialde batzuetako pertsona askorentzat, laguntza handia ematen baitie egunerokoan lanera edo ikastetxeetara joateko", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak. Halaber, gehitu du Baobab erakundearekin elkarlanean segituko dutela, "biltegian epea betetzen duten bizikletak ematen jarraitzeko".

Ildo horretatik, Baobab Euskal Herriak eskerrak eman nahi izan dizkio Zarauzko Udalari, proiektuarekiko adierazitako "prestasun eta konpromisoagatik". "Bizikleta horiei esker, haur senegaldarrak eskolatu ahal izango dira, eskolara aldizka joanez, eta eskola-absentismoaren indize kezkagarria hobetzen lagunduko du", egin du azpimarra.

Bizikletak biltzen, "okupazioa arintzeko"

Zarauzko udaltzainek jakitera eman dutenez, kalean utzita dauden bizikletak biltzen jarraituko dute asteotan, "okupazio arintzeko eta benetan behar dutenei aparkalekuak ahalbidetzeko".

Horretarako, auzoetan zehar abandonatuta egon daitezkeen bizikletak identifikatu, eta pegatina gorri bat jarriko diete udaltzainek, jabeari kentzeko eta konpontzeko eskatuz. 45 egunen ondoren jaso egingo dutela ere jarriko du bertan. Behin bizikleta jasota, udal biltegira eramango dute, bi hilabetez egongo dira bertan. Denbora tarte horretan jabeek bizikletaren bila joan ahal izango dute, 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide