Pasa den astean abiatu zuten Aritzbatalden Zarauzko II. Pilota Txapelketa, eta bihar izango du jarraipena. Bigarren final-laurdenak jokatuko dituzte 17:00etan hasita, eta aurrekoan bezala, gazte mailako eta senior mailako partida bana izango da jokoan.
Hala, gazteen mailan, Otaegik (Behar Zana) eta Galarragak (Mundarro) osatutako bikoteak Paraguayo VII. (Najerino) eta B. Elola (Behar Zana) pelotariek osatutakoaren aurka jokatuko dute. Seniorretan, berriz, J. Bidezabal (Zarautz) eta Elorz (Upo Mendi) Ibarra (Eibar) eta Galartzaren (Larraun) aurka ariko dira.
Aurreko astean jokatutako lehenengo final-laurdenetan, gazteen mailan, Eneko Bidezabal eta Aitor Etxeberria nagusitu ziren; seniorretan, berriz, Beitia eta Segurola izan ziren garaile.