Martxoaren 17an Greba Orokorra dago deituta Hego Euskal Herrian, eta testuinguru horretan, Zarauzko Ernai gazte antolakundeak bilera deitu du larunbaterako. "Hemen lan egin, Euskal Herrian erabaki” lelopean elkartuko dira, grebari dagokionez "gazteak antolatzeko unea" dela sinestuta.
Hitzordu horretara begira, lehen bilera zehaztu du jada taldeak. Larunbatean 11:00etan izango da, Arranon. Antolatzaileek gazte komiteetara urbiltzeko deia egin dute.