Zahartzaro osasuntsu bat izateko jarraibideak emango ditu bihar Javier Vilchesek

Intza Trula

Adineko bi pertsona paseo bat ematen.

10:30ean eskainiko du hitzaldia Vilchesek, Udaberri jubilatuen elkarteko lokalean. Psikologoa, eta familia eta haur terapeuta da Vilches.

Zahartzaroaz hitzaldia eskainiko du Javier Vilchesek bihar Udaberri jubilatuen elkartearen egoitzan. Psikologoa da bera, baita familia eta haur terapeuta ere, eta zahartzaro osasuntsu bat izateko jarraibideak emango ditu saioan.

Zehazki, gomendioak emango ditu urteak aurrera joan ahala adimena eta gorputza aktibo mantendu ahal izateko eta bizi-kalitate ona izateko. Hitzaldia 10:30ean hasiko da, eta Udaberrik bazkide guztiak gonbidatu ditu saiora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide